XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Mila arraioa! Batzutan pentsatu ere egiten diat ez ote hukeen hobe izan barberoari hire besoa mozten utzi banio Justin!.
- Ja, ja, ja, Kattalin! Atera ezazu ardo gehiago.
- Ea, Martin, ez hadi haserretu eta egizak nik esandakoa, oraindik ere itsasoratzeko garaiz hago eta.
- Geroago... - Beno hi, utzi egingo diagu, ezta... hip!.
- Hip... bai... uste... diat hori izango diagula onena.
- Uf! Lur... lurra untzia baino gehiago mugitzen duk, ez al zaik iruditzen?.
- Ja, ja, ja, ederra harrapatu diagu.
- Beno hi, ni irits... iritsi nauk portura... hip! Hire etxeraino bakarrik iristeko gauza ba al haiz?.
- Lasai... lasai Justin, hip! Ongi baino hobeto moldatuko nauk eta.
- Hau... ba... baino ekaitz gogorragoak pasa dizkiat!.